Sieben in Bilbao

FRI, 16 OCT 2021

9pm

Event by Mareak Jaialdia

Bermeoko Kafe Antzokia, Bibao, Spain

SIEBEN
Erresuma Batutik datorkigu zurrunbilo hau, bere biolinarekin, ahotsarekin eta loopak sortzeko pedalarekin. Matt Howden ‘Sieben’ da. Autodidakta, punk espirituarekin, mundu osoan 1.500 kontzertu baino gehiago eskainita. Loopak, biolinak eta ahotsak zirraren mundu batera erakartzen zaitu, hipnotizatuta. Lirikoki, bere ahots gozo eta leunak istorio ilun, azkar eta bihurriak kontatzen ditu, eta guztiaren erdian biolina jotzeko ezohiko modua. Neofolk, gotiko eta esperimentaltzat jotzen dute, baina folk alternatibo, eder, distiratsa eta malenkoniatsua ere izan daiteke.

KABBALAH
Iruñeko hiru neska hauek osaturiko Kabbalah power trioa Black Sabbath-en urmael lohitsu sakonetik abiatzen da bere musika sortzeko. Jario horiek eta folketik hurbil dauden ahots harmonia eder eta ilunak batuz, okultismoaz, esoterismoaz eta magiaz hitz egiten digute. Ezinbesteko hitzordua soinu espektralen zaleentzat.

NO SANCTUARY
Iruñeko banda bat da. Doom, crust edo industrial generoetan mugitzen da, DIY jarrera sendoarekin eta etengabe sortzeko borondatearekin. Weird crust, hermetic punk edo dark metal/d-beat proposamena egiten du. Tom G. Warrior (Celtic Frost eta Triptykon), Nick Blinko (Rudimentary Peni) eta Paul Ferguson (Killing Joke) artisten inspirazioa ere aurki dezakegu taldean. Edonola, bandaren soinua azaltzera hurbiltzen badira ere, erreferentzia horiek ez dira nahiko talde bitxi hau definitzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *